Zalantzak argitzen

Laguntzeko gaude

Bertan daukazu gure bezeroek egiten dizkiguten ohiko galdera batzuk. Zinez, lagungarri gertatzea espero dugu. Eta hemen argitu barik gelditu den ezer badaukazu, deitu egiguzu!

Dauden menuez gain, proposamen berririk egin daiteke?

Bai, bezeroak gure lehentasuna zarete. Horregatik menu proposamen berriren baten bueltan lasai asko hitz egin dezakegu.

Taldeko menuetan, platerren bat aldatu daiteke?

Bai, aldez aurretik eta denborarekin abisatuz gero, arazorik ez. Bezeroen beharizanetara egokitzen gara.

Astelehenetik ostegunera bitarte, afari edo otordurik egon badago?

Bai, taldeko erreserba eginez gero, bai, sukalde eta jantoki zerbitzua zabalduko genuke.

Luntxak, urtebetetzeak eta modu honetako ospakizunak antolatu daitezke?

Bai, lokal handia eta ospakizun mota hauentzako aproposa da. Mota honetako enkarguak jasotzen ditugu.

Taldeko menuetan, zein da txuletoiaren pisua?

Txuletoiaren pisua, pertsona birentzako, 900gr eta 1,1kg artekoa izaten da, hots, pertsonako, gutxi asko, 500 gr-koa.

Taldeko menuetan, ondutako ardo botila, zenbatentzako da?

Hiru pertsonentzako botila bana.

Kupela, zelan erabili daiteke?

Kupela, taldeko edozein menuan erabili daiteke, nahi beste.

Taldeko menua ez den menu bat jaten badut, kupelatik edan dezaket?

Bai, pertsonako 7€tako gehigarria ordaindu eta gero.

Gure ordutegiak

ASTELEHEN - OSTEGUN
10:00 – 22:00

OSTIRALA - LARUNBATA
10:00 – 01:30

IGANDEAK
11:00 – 17:30

Zain gaituzu

Juan De la Cosa 20 (Basarrate metroa)
Santutxu, 48004 Bilbo, Bizkaia

- 944 116 111 -